Nola hasi zen guztia (enpresaren mugarriak)

Hazkunde bortitza eta estrategikoa izan duen ideia on batek negozio-eredu arrakastatsu bat ahalbidetu du gaur egun:

  • 2015: iPhone-rako eta Android-erako Doodle-ren eguneratze berri bat prest dago eta baita gailu mugikorretarako web orrialdearen bertsio berri bat.

  • 2014: Doodle-k hilean 20 milioi erabiltzaile kudeatzen ditu eta hazten ari da mundu osoan bere zerbitzuak 20 hizkuntzatan eskainiz. Michael Brecht kudeatzaile berriaren eskuetan uzten dute enpresa Näf eta Sevinç sortzaileek, enpresara otsailean batuz. Urte horretan Swiss Media Group Tamedia-k Doodle SA-ren gehiengoa bereganatzen du eta bere merkatu eremuan kokatzen du.

  • 2013: Doodle-k Android-erako aplikazioa merkaturatzen du eta mugikorretara egokitutako web orrialdea gailu guztietarako (telefono adimendunak eta tabletak barne) aplikazioz hornitzen du.

  • 2011: Gailu mugikorretarako weba eta web estandarra goitik behera eraberritzen dira. MeetMe programazio pertsonalerako profila merkaturatzen da eta 10 milioi erabiltzaile baino gehiagok erabiltzen dute aplikazioa. Maiatzean, Doodle-ko partaidetza txiki baten jabe egiten da Tamedia.

  • 2010: 10 langile izatera iristen da Doodle eta 6 milioi erabiltzailerekin egonkortzea lortzen du.

  • 2009: Ekainean, Doodle-k bere lehen premium zerbitzua abiarazten du eta egutegiaren integrazio aukerak hobetzen ditu, 2010ean Doodle egutegiaren ikuspegia bideratuz.

  • 2008: Martxoan Näf-ek eta Sevinç-ek lehenengo finantziazioa lortzen dute eta enpresari Doodle SA izena ematen diote. Maiatzean, iragarki bidezko komertzializazioa indartzen da enpresa barnean salmenta-talde bat eratuz.

  • 2007: Michael Näf (zuzendari exekutiboa) eta Paul Sevinç-ek negozio bat martxan jartzen dute erabilera pertsonalerako eta profesionalerako online bidezko aplikazio bat garatzen duten bitartean. Izandako hazkunde azkarra etorkizuneko arrakastaren oinarria izango da.