Premium Doodle

Aurreztu denbora ezaugarri gehigarriek eskaintzen dituzten abantailei esker

SSL enkriptazioa
Pertsonalizatutako azpidomeinua
Eraginkortasun ezaugarriak
Zure diseinu pertsonalizatua
yourdomain.doodle.com
October 6, 2016
3 of 5
9:00
11:00
2:00
4:00
8:00
Jon
Ane
Eneko

Premium-en ezaugarriak xehetasunez

Diseinua pertsonalizatu daiteke
Business harpidetzarekin inkesta guztietan zure marka erakutsi ahal izango duzu: aldatu Doodle-ren ohiko diseinua eta egokitu zure beharretara. Itxura profesionala indartuko duzu eta leku egokian daudenaren sentipena izango dute partaideek. Doodle-ren logoa zeurearekin ordezka dezakezu eta horrela erabilera esperientzi hobetzea lortuko duzu. Ikusi adibide bat
Erabiltzaileen kudeaketa
Kudeatu zure erabiltzaileak ekintza garrantzitsuenak ahalbidetzen dituen ikuspegi txukun batetik: konfiguratu eta jarri harremanetan erabiltzaile berriekin edo eman iezaiezu beren baimenen berri.
Pertsonalizatutako azpidomeinua
Lortu zeure URLa (zureenpresa.Doodle.com) Doodle-n zure inkestetara azkarrago joateko.
Muturretik muturrerako SSL enkriptazioa
Zaindu bereziki babestutako barne datuak muturretik muturrerako SSL enkriptazio bidez - Doodle Premium-eko zure inkesta guztietarako sarbidea SSL enkriptazio bidez babestuta dago zuretzat eta partaideentzat.
Iragarkirik gabe
Zuzendu arreta gai garrantzitsuetara. Zure inkestetan ez da iragarki gogaikarririk agertuko, ez zuri eta ezta partaideei ere.
Eskatu informazio gehigarria
Eskatu zure partaideei buruzko informazio gehigarria, hala nola helbide elektronikoa, bizilekuaren helbidea edo telefono-zenbakia. Ikusi adibide bat
Begiratu nor falta den
Ikusi azkar batean nor falta den eta bidali abisuak automatikoki edo bidali zerorrek posta elektroniko bidez.
Bidali abisu automatikoak
Utzi Doodle-ri zuk egin beharko zenukeen lana egiten: oraindik parte hartu ez duen jendeari abisu automatikoak bidali.

Ohiko galderak

Zer alde dago Doodle eta beste programazio zerbitzuen artean?
Doodle-k asko errazten du zereginen programazioa bozketa sistemarekin. Izan taldeko batzarrak, lagunarteko afariak, bilerak, asteburuko bidaiak edo izan bestelako zereginak, data egokia aurkitzea ume kontua izango da.
Probatu al dezaket Doodle Premium bertan harpidetu baino lehen?
Bai, Doodle Premium doakoa da lehenengo 30 egunetan eta Premium-en ezaugarri guztiak erabilgarri daude gainera. Doako proba-aldian ez da kreditu txartelarik behar. Doodle Premium-era ez harpidetzea erabakitzen baduzu zure kontua automatikoki doako kontu bat izatera igaroko da 30 egun ondoren.
Nola egin dezaket Doodle Premium-eko harpidetzaren ordainketa?
Doodle Premium dohainik probatu dezakezu 30 egunez. Proba-aldia eta gero harpidetza bat egin dezakezu kreditu txartelarekin (MasterCard, Visa) edo PayPal-ekin ordainduz. Gogoratu ordainketa bakar bat egin beharko duzula eta burutu ondoren ordainagiria jaitsi ahal izango duzu.
Nola utz dezaket bertan behera nire harpidetza?
Doodle Premium harpidetzaren iraupena urtebetekoa da. Harpidetza ez da automatikoki luzatzen, beraz ez duzu bertan behera uzteko beharrik. Doodle Premium-en harpidetza ez berritzea aukeratzen baduzu zure kontua automatikoki doako kontu bat izatera igaroko da. Zure inkestak gorde egingo dira baina aurrerago beharbada ezabatu egingo dira jarduera ezagatik.
Nola luza edo alda dezaket nire harpidetza?
Luzatu harpidetza edozein unetan. Edozein unetan egunera dezakezu harpidetza, adibidez Doodle Premium 20tik Doodle Premium 50era. Oraingo harpidetzatik gelditzen zaizun denbora hainbanatuko dugu eta ordaindu beharrekoa zehaztuko dizugu. Zure ezarpen guztiak gorde egingo dira. Harpidetzaren amaieran soilik da posible harpidetza mailan behera egitea.
Zein da Doodle Premium Private eta Business-en arteko aldea?
Doodle Premium Private-k premium erabiltzaile bakar bat onartzen du eta norbanakoentzat, beregainentzat eta enpresaburu bakarrentzat konponbide ezin hobea da. Doodle Premium Business enpresentzako produktua da eta 1000 premium erabiltzaile arte onartzen ditu, baita erabiltzaileen kudeaketa eta marka pertsonalizazioa bezalako funtzioak ere. Mesedez, jarri harremanetan gurekin 1000 erabiltzaile baino gehiagoko enpresa-planetarako.
Zer da Premium erabiltzailea?
Premium erabiltzailea, inkesta bat sortzen duen hura da. Aukeratu zure harpidetzaren estaldura (erabiltzaile kopurua) inkestak sortzeko baimena izango duten pertsona kopuruaren arabera. Pakete guztiek inkesta kopuru mugagabea eta denbora-mugarik gabekoak onartzen dituzte.
Nola egiten da erabiltzaileen kudeaketa? Aldatu al daitezke Premium erabiltzaileak?
Erabiltzaileen kudeaketa Doodle Premium Business eta Enterprise planetan dago soilik erabilgarri. Administratzaile moduan erabiltzaileak gehitu eta gonbidatu ditzakezu. Une horretatik aurrera euren Doodle-ko URL pertsonalaren Premium funtzioak erabili ahal izango dituzte. Zure saio hasierako informazioa besteekin partekatzeko beharrik ez dago. Horrez gain, Premium erabiltzaileak edozein unetan alda daitezke, adibidez memoria askatu nahi baduzu erabiltzaile jakin baten inkesta guztiak ezabatu ahal izango dituzu.
Zenbateraino da segurua Doodle?
Doodle Premium plan guztietan zure web arakatzailea eta gure zerbitzarien arteko komunikazioa SSL enkritazio bidez segurtatuta dago. Doodle-ren zerbitzariak ISO 27001 araua betetzen duten datu-zentroetan aurkitzen dira.
Ba al dute beherapenik GKEek, hezkuntza erakundeek, ikasleek etab.ek?
Gaur egun ez diegu beherapenik eskaintzen hezkuntza erakundeei, ikasleei etab.i.
Gure laguntza gunean Doodle Premium-i buruzko informazio gehigarria aurkituko duzu

Prentsa gunea

“I couldn't survive without Doodle. Anytime more than two people are trying to arrange a meeting, Doodle is essential – especially when the meeting extends across time zones. I've recommended it to numerous friends and organizations. Its brilliance lies in using simplicity to tame an otherwise complicated task.”

Don Norman
Nielsen Norman Group, IDEO Fellow